EHBilduko hautagaiekin solasteko aukera izan dute herritarrek

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 16a, 15:49

Herritarren ekarpenak jasotzen segitzen du Usurbilgo EHBilduk, erdibidera heldu den hauteskunde kanpaina honetan. Pintxotxotx solasaldia antolatu du koalizioak larunbat eguerdi honetan, Sutegi atarian. Herritarrek maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den hautagai taldeari egitasmoen inguruko galderak egin edo ekarpenak egiteko aukera izan dute hitzorduan. Xabier Arregi EHBilduko alkategaiak eman dio hasiera ekitaldiari. Labur, herri programan jasoak dituzten proiektuak azaldu ditu, arloz arloko errepaso azkarrean. Albiste honi atxikita doakizuen bideoan, herri programari buruz Arregik esan dituenak.

Datorren ostiral gauerdian amaituko da ofizialki, maiatzaren 8tik indarrean den hauteskunde kanpaina. Egunotarako ekitaldi gehiago deitu ditu Usurbilgo EHBilduk. Gazte eta jubilatuekin, eta amaiera ekitaldia hilaren 22rako:

Datozen ekitaldiak

Maiatzak 20, asteazkena

18:00 Ekitaldia adinekoekin Artzabalen.

Maiatzak 21, osteguna

19:00 Ekitaldia gazteekin Potxoenean.

Maiatzak 22, ostirala

19:00 Hauteskunde kanpaina amaierako ekitaldia frontoian.

Herri programa osoaren berri jasotzeko eta informazio gehiagorako:

Twitter: https://twitter.com/EHBilduUsurbil

Facebook: https://www.facebook.com/EuskalHerriaBilduUsurbil

EHBildusurbil bloga (Noaua!): http://www.noaua.eus/author/ehbildu-usurbil/

EHBildusurbil bloga (EHBildu): http://usurbil.ehbildu.eus/