Usurbil F.T.-ko kadete mutilak, final laurdenetan nagusi

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 16a, 14:49

2-1 irabazi berri diete Vasconia C.D. taldekoei, eguerdian Haranen jokatu duten neurketan. Partida garrantzitsua zuten larunbat honetakoa usurbildarrek, Kopako final laurdenari loturiko jardunaldia hain zuzen. Larunbata borobiltzeko, 17:00etan Haranen, eguneko bigarren neurketa erabakiorra; Ohorezko Mailan lehiatzen dabiltzan senior mutilena.

Mailari eusteko neurketa garrantzitsua jokatuko dute, 17:00etatik aurrera Haranen. “Jantzi daukazuen kamiseta gorria, hartu bufanda eta etor zaitezte gure taldea animatzera!”, luzatu dute gonbita Usurbil F.T.-tik. Hala egiten duenak, atsedenaldian egingo den bi sariren zozketarako errifa jasoko du doan. Afari bat, txuletak eta ardo botila irabazi ditzakezue.