Kontzertuak, jan edana eta elkarretaratzea, Sagardo Eguneko karpa azpian

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 17a, 08:36

Izeberg eta Erokomeri taldekoen kontzertuak, talogileak, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa... Azken urteotan bezala, txosna gunea izango du XXXIV. Sagardo Egunak ere, Mikel Laboa plazan. Goizeko 11:00etan irekiko dute.

Elkartasun gunea ere izango da. Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu baitu Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, igande eguerdiko 13:00etarako. Talogileen postu ingurura gerturatzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Laguntza biltzeko mariskada eder baten zozketa ere antolatu dute. Egunean zehar errifak saltzen egongo dira. Zozketa arratsaldean egingo dutela iragarri du, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak.

Honatx beraz, Sagardo Egunerako txosna gunean deitu diren ekimenak:

Maiatzak 17, igandea

11:00 Txosnagunearen irekiera.

Egunean zehar, jan edana, talogileak, mariskada eder baten errifa salmenta eta zozketa...

13:00 Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

18:00 Izeberg taldekoen kontzertua.

Ondoren, erromeria Erokomeri taldekoekin.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.