Gattunk Denda zabalik Sagardo Egunez, eta postua kalean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 17a, 08:19

Usurbildarren Sagardo Egun handira etor daitekeen jendetza aurreikusita, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk denda irekitzea erabaki dute saltokiko arduradunek, igande goizez, 10:30-14:00 artean. Arropa, banderolak, poltsak... Udaberri garai beteko kolore bizidun eskaintza zabala aurkituko duzue, Kontsejuzarra 13ko saltokira gerturatuta. Kolorea eta sagardoa uztartzen dituen erakusleiho eder askoa atondu dute gainera egun handi honetarako. Ikusi bestela, beheko argazkiak.

Postua, Gattunk Tonbola ondoan

Denda bakarrik ez. Gattunk salmenta postua kalera aterako dute. Mikel Laboa plazan, Argilan parean kokatuko dute, #Kilometroak15-en alde jarriko den Gattunk Tonbolaren ondoan. Bertan aurki dezakezuen arropa gustukoa izanez gero, dendako probalekuak baliatu ahalko dituzue.

Maiatzaren 17ko XXXIV. Sagardo Egunean beraz, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko denda zabalik, eta postua, Mikel Laboa plaza ondoan. Gogoan izan halere, astelehenetik larunbatera irekita duzuela Gattunk denda. Ordutegi honetan:

-Astelehenetik larunbatera zabalik, 10:30-13:00 eta 17:00-20:00 artean (astelehen goizetan eta larunbat arratsaldetan itxita).