30 postu baino gehiago, Sagardo Eguneko osteratxoa osatzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 17a, 08:40

Baserrikoa, bertakoa, labelduna, Sagardogile Elkartekoa... 30etik gora sagardo postuetan barrena aurrera eta atzera ibiltzeko aukera eskainiko digu igande honetan ospatuko den XXXIV. Sagardo Egunak. Frontoia, Dema eta Askatasuna plazak sagardo postuz eta sagardo zaletuez beteko dira. Jarraian dituzue dastatu ahal izango dituzuen sagardo etxeak.

Gogoan izan, edaria zerbitzatzeko herritarren laguntza ezinbestekoa izan ohi dela urtero. Sagardo Eguneko antolatzaileek edizio honetan ere eskertuko dute noski, boluntarioen babesa. Igande goizeko lehen orduan, frontoian bilduko dira urtero moduan, prestaketa lanetarako.

Baserrietako sagardoa

Agerreazpi

Aizperro

Kupela-Anburu

Gorosti

Leitzarran

Petritza

Kupel-txiki

Usurbil, Aginaga, Zubieta

Aginaga

Aialde-Berri

Arratzain

Astiazaran

Saizar (labelduna eta normala)

Urdaira

Aduna

Aburuza (labelduna)

Aia

Izeta (labelduna eta normala)

Satxota (labelduna eta normala)

Astigarraga

Artola

Astarbe (labelduna eta normala)

Bereziartua (labelduna eta normala)

Lizeaga (labelduna eta normala)

Mendizabal

Petritegi (labelduna)

Sarasola

Azpeitia

Añota (labelduna)

Hernani

Alberro

Goiko Lastola

Iparragirre (labelduna)

Otsua-enea

Rufino

Igeldo

Calonge (labelduna)

Lasarte

Otegi

Urnieta

Elutxeta

Oianume

Zerain

Oiharte