Aitor Izagirrek irabazi du sagardo botatzaileen lehiaketa

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 17a, 16:00

Botatzaileen lehiaketa egin ohi da Sagardo Egunean. Aurten, hautaketa-sistema aldatu egin dute. Postuz postu joan dira epaimahaikideak botatzaile onenen bila. Hiru onenak hautatu eta oholtzara igoarazi dituzte. Botila ireki eta sagardo baso bat zerbitzatu behar izan dute jendaurrean. Lan hori epaitu ondoren erabaki dute sari-banaketa: Aitor Izagirrerentzat izan da gazta, sagardo botila kaxa eta txapela, bigarren saria Joseba Bengoetxearentzat izan da eta hirugarren Ander Aisa geratu da. Bideo honetan dituzue botatzaile sarituak, sariak eskuratzeko unean.