Gattunk Tonbola, ezin arrakastatsuagoa

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 18a, 12:00

Goizean ireki dutenetik gelditu gabe dabiltza lanean. Opari mordoa banatu dute, baina oraindik sari gehiago dituzte esku artean. #Kilometroak15-en aldeko Gattunk Tonbola, ezin arrakastatsuagoa izaten ari da. Gogoan izan, 19:30ak aldera arte egongo dira Ana Urdangarin, Larraitz Izagirre eta osatu duten boluntario taldea, herritarrak opariz hornitzen eta alaitzen. Erosi boletoak euro baten truke eta irabazi opari eder askoak.

Ez ahaztu bestalde, 18:00-19:00 artean, helduentzako tonbola izango dela, opari berezi-bereziekin.