Urdaiaga-Txokoalde arteko Zabaleako bidea itxita

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 19a, 10:50

Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, "Zabaleako bidearen eustormaren konpontze lanak direla eta", Urdaiagatik Txokoaldera doan Zabaleako bidea itxita egongo da hurrengo hamabostaldian. Zehazkiago esanda, maiatzaren 30era arte. San Esteban ermitara eta plaza aldera igotzeko bidea zabalik egongo denez, bide hau baliatu beharko da, Txokoaldera jaisteko.

Itxiko duten bidea eta irekita segiko duena zein den hobeto ikusteko, hemen duzue Usurbilgo Udaletik helarazi duten irudi hau: Zabaleako bidea