Lokiz mendizerrara, ekainaren 14an Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 19a, 11:04

Ekainaren 10era arte egongo da zabalik, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek antolatu duten hurrengo irteeran izen emateko epea. Lokiz mendizerrara joateko gonbita luzatzen digute, ekainaren 14an. Zehaztasun gehiago segidan:

Eguna: ekainak 14, igandea.

Abiatzeko hitzordua: goizeko 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Garraioa: autobusez.

Ibilbidea: 18 km. "Irteera honetan Narkue eta Urbisu herriak lotzen dituen ibilbidean Arnaba mendia igoko dugu".

Izen ematea: ekainaren 10a baino lehen, 12 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak daude.

-Otordua, ibilbide amaieran.

-Edaria antolatzaileek eramango dute.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela izatea.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.