Igoerarik lortu ez arren, harro egoteko hamaika arrazoi

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 19a, 12:00

Ez dute mailaz igotzea lortu, baina ez da izango saiatu ez direlako, zuen onena emanda heldu baitzen senior nesken eskubaloi taldea, asteburuan Santanderren jokatu duten igoera fasera. “Partiduak galduta, baina animoz irabazle", amaitu dutela adierazi digute. Eta ahaztu gabe, "Euskadiko txapeldun titulua inork ez die kenduko”. Iaz lortu zuten maila igoera baina igoera gauzatzerik ez zen izan. Aurten antza, gauza zitekeen baina emaitzek ez diete ahalbidetu igoera. Halere, bi denboraldiotako garaipen guztiez oroituta, ez da zalantzarik zer ospatua badutela senior neskek. Zorionak!

Talde gehiago igoerari begira

Mailaz igotzeko aukera handiak dituenak, senior mutilen 1. Territorialeko eskubaloi taldea da. 2. Nazional mailara igotzeko fasean murgiduak daude. Ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan Sestaoren aurka. “Berdindu edo irabaziz gero, sailkatuta egongo dira matematikoki. Galduta ere aukeraren bat izango lukete, txikia hala ere”, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez.

Udarregi 6B taldea alebin mutilen taldea Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu da.

Infantil mutilak berriz, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako. Finalerdiak asteburuan jokatuko dituzte, oraindik zehazteke dagoen tokian. Finalerdiok irabaziko balituzte, igandean jokatuko dute finala. Finalean nagusituta berriz, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute maiatzaren 30ean:

Udarregi Usurbil - Hotel Txarriduna Elgoibar

Bidasoa Irun - Amenabar B ZKE

Irudia: Usurbil K.E.