38 talde 2015eko Usurbil Cup-en, ostiralean aurkezpena

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 19a, 12:10

Hemen da, Usurbil Cup 2015. Iaz baino lehenago aurten. Irailean ospatzekoa baizten, baina #Kilometroak15 ekimenarekin ez egokitzeko txapelketa udaberrira aurreratzea erabaki du Usurbil F.T.-k. Larunbat honetan bertan abiatuko da Usurbil Cup. Baina aurretik, ostiralean 19:00etan Askatasuna plazan, jendaurreko aurkezpen ekitaldia egingo du Usurbil F.T.-k. Jendetza espero da. Guztira, 38 taldeek eman baitute izena, hastear duten edizio honetarako.

Eskertza

Usurbil F.T.-tik eskerrak eman nahi dizkiete bestalde, larunbatean kadete eta senior mutilek Haranen jokaturiko neurketa erabakiorretara animatzera joan zirenei eta egon zen giroagatik. Kadete mutilek 2-1 irabazi zuten Vasconiaren aurkako Kopako final laurdena eta senior mutilek neurketa berdinduta amaitu zuten hernaniarrekin. Datorrena, asteburu erabakiorra izango dute bi taldeek. “Kadete mutilek finalerdiak jolastuko dituzte Orion. Ohorezko Mailako mutilak berriz, maila mantentzeko azken aukera dute Hondarribian!”, Usurbil F.T.-tik berri eman dutenez.

Errifa zozketa

Senior mutilek larunbatean Haranen jokatu zuen neurketako atsedenaldian, errifa zozketa egin zuen Usurbil F.T.-k. Honatx zenbaki sarituak: lehen saria, afari bat Artzabalen, 1.411 zenbakidun errifarentzat. Irudian dituzue sarituak. Bigarren zenbaki saritua, 2.964. Errifaren jabea ez da agertu oraindik.

Kirol munduko arau eta baloreen inguruko hitzaldia

Maiatzaren 28an 19:00etan Potxoenean, Usurbil FT-k antolatuta. Luis Zulaika adituak eta herriko zenbait kirolarik ere parte hartuko dute, Haritz Zubiaurrek bideratuko duen hitzaldian. Kirol munduko arau eta baloreak, eta neska-mutilek zenbat urterekin hautatu behar duten kirol jarduera bat, horiexek ahotan hartuko dituzten gaiak. “Usurbildar guztientzat irekia izango da hitzaldia. Anima zaitezte!!”, luzatu dute gonbita Usurbil F.T.-tik.