Ipuin kontaketa saioen arratsaldeak, datozen bi asteazken hauetan, Bihurri haur ludotekan. 0-4 urte artekoentzako bi saio eskainiko ditu Miriam Mendoza ipuin kontalariak, datorren hamabostaldian. Egunotan:
-Maiatzak 20, asteazkena 17:30
-Maiatzak 27, asteazkena 18:00
Haurrentzako antzezlana Santuenean
Ikasturte amaierako jaialdiak, festak... datoz. Haurrei zuzenduriko ekitaldiak ugaritzen joango dira hurrengo asteotan. Lehenengo ekitaldietako bat, "Txipli-Txapla Tomasen abenturak" haurrentzako antzezlana, ekainaren 5ean, 17:30etan hasita Santueneko frontoian. Askari ederra antzezlanaren ostean; antolatzaileek txokolatea banatuko dute eta bizkotxoekin.