Udajolaserako begiraleak behar ditugu

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 20a, 11:15

Udan haurrekin aisialdi eremuan lan egin nahi duzu, euskaraz eta giro ederrean? Honatx zuretzako aproposa izan daitekeen lan eskaintza. Uztailaren 6tik 30era Udalarekin batera antolatu dugun Udajolas ekimenean lan egiteko begiraleak behar ditugu. 2 urteko esperientzia eskatzen da begirale moduan, begirale titulua izatea eta EGA edo baliokidea den agiria. Usurbildarrek izango dute lehentasuna. Interesdunok, bidali zuen kurrikuluma ekainaren 5a baino lehen, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara edo elkartea@noaua.eus helbidera.

Guraso bilera, ekainaren 10ean

Udajolasen izena eman duten haurren gurasoentzako oharra; aisialdi ekimenari buruzko argibideak jasotzeko, urteroko bilera, ekainaren 10ean arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Udalekuak berriz, Santixabelak bukatu eta biharamunetik, uztailaren 6tik hasita uztailaren 30era arte. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean frontoian.