Urtero ekaineko lehen igandean ospatu ohi den Ikastola Eguna, larunbatera aurreratu dutela berri eman dizuegu. Gurasoen eskariz, hala erabaki duela ikastolako Artezkaritza-Kontseiluak. Baina azkenean, ohi bezala, ekainaren 7an, igandez ospatuko du Udarregi Ikastolak bere egun handia. Hala jakinarazi digu herritar eta ikastolako guraso batek. Ikastola Egunaren aurretik izango da ekitaldirik, lehenengo hitzordua datorren astean:
Maiatzak 27, asteazkena
17:00 LH 5 eta 6 mailetako ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. "Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programaren barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!".
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
Ekainak 3, asteazkena
18:30 Udarregi Ikastolako HH5 eta LH5ekoen kantagintza saioa Sutegiko auditorioan.
Sarrera: doan.
Ekainak 5, ostirala
17:00 Haurrentzako jolasak, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana, Askatasuna plazan.
Jarraian, buruhandiak. Bakoitzak bere etxetik ekar ditzala.
19:30 "Usurbilgo ikastolaren sorrera"dokumental estreinaldia Sutegiko auditorioan. Egileak: Jexux Agirresarobe eta Aitziber Elortza. "60ko hamarkada bukaeran guraso batzuk elkartu ziren ikastola sortzeko asmoz. Asmoak gauzatzeko gai izan ziren. Ezin guztien gainetik Ikastola sortu zuten".
Jarraian luntxa, frontoian.
Ekainak 7, igandea: Ikastola Eguna
10:00 Esnadeia.
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
10:30-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
12:00 HHko Haur Jaialdia.
14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola, #Kilometroak15 eta Hitz Aho.