Sagardo dastatzeak eta bertsoek bat egingo dute, ostiral honetan 19:00etan Usurbilgo Gaztetxean ospatuko den Bertsokata egitasmo aurkezpenean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsotan, eta Guillermo Castaños enologoaren azalpenen laguntzaz, sagar muztioa eta sagardoa dastatzen ikasteko aukera paregabea, III. Sagastiak Loretan zikloaren baitan.
Bertsokataz gain, sagastien zaintzari loturiko hiru saio antolatu dira hurrengo asteetarako, ekainaren 13ra bitarte:
Maiatzak 22, ostirala
19:00 Bertsokata egitasmoaren aurkezpena Usurbilgo Gaztetxean. Bertso saio baten barruan sagar muztio eta sagardoa dastatzen ikastea, Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin eta Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin.
Maiatzak 23, larunbata
09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: gaitzen eta izurriteen jarraipena. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Maiatzak 30, larunbata
09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Ongarriketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Ekainak 13, larunbata
10:15 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Udako kimaketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Elkarlanean:
Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak
Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Noaua Kultur Elkartea
Usurbilgo Sagastia E.M.
Usurbilgo Gaztetxea
Sagardoaren Unibertsitatea
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
Bizi Sagardoa
Usurbilgo Udala.