#Kilometroak15-en baitan ikasturte honetan zehar lanean ari diren batzordeen artean, bada bat inklusibitatea jorratzen ari dena; Guztiok Gattunk taldea. Baina inklusibitatea aipatzerakoan zertaz ari garen ba ote dakigu? Oso argigarria izan daiteke, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin batera, maiatzaren 27rako 18:00etan Sutegiko erakustaretoan antolatu duten hitzaldia. Gipuzkoako kirol egokituaren errealitatea ezagutzera emango da ekitaldian, inklusioa zer den modu zabalean...
Federazioko bi kideek emango dituzte argibideak; Jurgi Olasagasti usurbildarrak eta Amaia Elizondok. Euren esperientzia, Federazioaren ibilbidea eta haur, gazte zein helduekin, Eskola Kiroletik hasi eta goi errendimendu mailara arte egiten duen lanketa bertaratzen direnekin partekatzez gain, euren esanetan gutxi ezagutzen den errealitatea jendarteratu nahi dute. Hitzaldia hasi aurretik, gaiari loturiko argazki erakusketa bat bisitatzeko aukera izango duzue.
Erakusketa eta hitzaldia
Eguna: maiatzak 27, asteazkena.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa,
Hizlariak: Jurgi Olasagasti eta Amaia Elizondo.
Oharra: 17:00etatik aurrera, kirol egokituari loturiko argazki erakusketa.
Antolatzailea: #Kilometroak15 eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Kirol egokituko erakustaldia larunbatean
Gurpildun aulkian lehiatzen diren punta-puntako saskibaloi jokalarien entrenamendu saioa, larunbat goiz eta arratsaldez Oiardo Kiroldegian. Eguna hasteko, Espainiako emakumeen selekzioko ordezkari talde baten erakustaldia ikusteko aukera izango duzue. Eta arratsaldean, Salto Bera Bera taldeko kideek prestakuntza saioa egingo dute selekzioko kideekin. Hitzordu honetako antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dizkiote Udalari, Kiroldegiko pista uzteagatik. Iganderako berriz, “triangularra” antolatu da Donostiako Illunben; selekzioko kideak, Salto Bera Bera eta Angeluko talde baten artean.
Eguna: maiatzak 23, larunbata.
Tokia: Oiardo Kiroldegiko pista.
Ordutegia: 09:30-11:30 eta 17:30-19:30.