Aire libreko entrenamendu funtzionalen saioa antolatu du Orioko Kalefit Taldeak, larunbat honetan, goizeko 11:00etatik aurrera Askatasuna plazan. Eguneroko bizimoduan egiten ditugun mugimenduetan oinarrituriko ariketak egiteko aukera egongo da taldean eta musikak lagunduta. 16 urtetik gorako herritar oro animatzen dute parte hartzera. Ordubeteko saio labur eta bizia izango da. Doan. "Ondo pasako duzue", iragarri dute antolatzaileek. Parte hartzeko bidali sms edo whatssapp mezu bat, 688 610 932 telefono zenbakira.
Kaletit Taldea, herriz herri dabil, aire libreko entrenamendu funtzionalak sustatzeko proba saioak antolatzen. Egiten dutenaren erakusgarri, albiste honi atxikitako bideoa. Orion hasi ziren, eta jendeak gustuko zuela, eskaera zegoela ikusita, gero Zarautzen eta Aian ere izan dira. Usurbila datoz larunbatean:
Eguna: maiatzak 23, larunbata.
Ordua: 11:00.
Tokia: Askatasuna plaza.
Zehaztasunak: "entrenamendu funtzionalak taldean. Animatu eta gozatu zure osasunagatik! Parte hartu ahal izateko, bidali whatsapp bidezko mezua edo sms bat, 688 610 932 telefono zenbakira".
Sarrera: doan.
Informazio gehiago: kalefit.com
Antolatzailea: Kalefit Taldea.
Ikastaro gehiago...
Denetarik antolatu da; sagastien zainketari loturiko saioak, autodefentsa feminista ikastaroa, musikaterapia, uretako sorospen ikastaroa... Honatx guztien berri, modu laburrean:
Sagastien zainketa ikastaroa
Gaitzen eta izurriteen jarraipena, ongarriketa eta udako kimaketa aztergai, III. Sagastiak Loretan zikloaren baitan, Aitor Etxeandiak, maiatzaren 23an eta 30ean 09:00etatik aurrera eta ekainaren 13an 10:15etan hasita, Potxoenean bideratuko duen ikastaroko saioetan.
Autodefentsa feminista ikastaroa
Maitena Monroyk bideraturiko saioa, ekainaren 6an, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. Egun osoko ikastaroa eskainiko du Potxoenean, ordutegi honetan: 09:30-13:30 eta 15:00-19:00. Izen emateko: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus
Musikaterapia saioa
Ekainaren 3an, 18:00-19:30 artean Potxoeneko sotoan. Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko saioa Idoia Lekuek bideratuko du. Sarrera: euro bat.
Uretako sorospen ikastaroa
Ekainaren 6tik 28ra, larunbatetan 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 artean eta igandetan, 9:00etatik 13:00etara. Saioak DYAko egoitzan eta Oiardo Kiroldegian. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da, Lehen Sorospenetako titulua indarrean izatea. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22.
"Bihotz biriken suspertze eguna"
Maiatzaren 29an, 17:00-20:00 artean frontoian, DYA-k antolatuta. "Sentsibilizazio kanpaina honekin Bihotz Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi diogu gizarteari. Kanpaina honetarako, hainbat stand jarriko ditugu. Bertan, nahi duen orok oinarrizko suspertze teknikak ikasi ahalko ditu doan", antolatzaileen esanetan.
"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu"
Eskualdeko udalek eta Lanbidek sustatuta Gertu Asesores, S.L. enpresak doako ikastaro berri bat emango du. Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko helburuarekin auto enpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzenduta dago.
Egunak: ekainak 16 eta 17.
Tokia: Hernanin, Gabriel Zelaia eraikina.
Ordutegia: 09:00-13:00 edo 15:00-19:00.
Izen ematea:
943 30 42 21 (Nerea Yurrebaso)
ekinean@andoain.org
Eskualdeko Lanbideko bulegoetan