Ostegun honetakoa legegintzaldiko azken osoko bilkura zela iragarri badugu ere, beste pleno bat deituko da, hau bai azkena, ekainaren 10erako. Besteak beste, ostegun honetako ezohiko osoko bilkuraren akta onartzeko.
Esan bezala, saio hori bai, 2011-2015 legegintzaldiko azkena izango da. Baita udal ordezkari gehienentzat ere. 13 zinegotzitik zortzik ez baitute udal ordezkari gisa jarraituko, hurrengo lau urteotan:
-Udala utziko dute: EHBildutik, Mertxe Aizpurua alkateak, Josu Portuk, Jose Maria Rivadeneyrak, Joxe Ramon Furundarenak eta Enara Arbizuk; Hamaikabateko ordezkari Luis Mari Ormaetxeak eta Josune Urkiak; eta PSE-EE-ko zinegotzi, Ricardo Crespok.
-Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetako zerrendetan aurkeztu diren zinegotziak: EH Bildutik, Alaitz Aizpurua, Jone Urdanpilleta, Iñaki Ugarte eta Eustakio Arrojeria. Eta EAJ-PNV-tik Josune Urkola alkategaia.
Udalbatza berria eratzeko saioa, ekainaren 13an izango da, larunbatez.