Hasieran larunbat arratsalderako eta azkenean ostiral honetarako iragarria zegoen bertsokata egitasmoaren aurkezpena, bertan behera geratu da. Antolatzaileen esanetan, aurrerago beste data betean ospatuko da. III. Sagastiak Loretan zikloaren baitan aurreikusia zegoen ekitaldi honek, sagardo dastatzea eta bertso saioa uztartu nahi zituen. Esan bezala, ostiral honetan ez, aurrerago ospatuko da.
III. Sagastiak Loretan zikloa aurtengoz amaitzeko beraz, sagastien zaintza ikastaroari loturiko 3 saio baino ez dira geratzen. Lehenengoa larunbat honetan:
Maiatzak 23, larunbata
09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: gaitzen eta izurriteen jarraipena. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Maiatzak 30, larunbata
09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Ongarriketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Ekainak 13, larunbata
10:15 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Udako kimaketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.
Elkarlanean:
Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak
Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Noaua Kultur Elkartea
Usurbilgo Sagastia E.M.
Usurbilgo Gaztetxea
Sagardoaren Unibertsitatea
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
Bizi Sagardoa
Usurbilgo Udala.