Kirol eskaintza zabala asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 22a, 11:08

Usurbil Cup txapelketaren hasiera, Kalefit aire libreko entrenamendu funtzionalen saioa, kirol egokituko erakustaldiak, futbitoa, pilota, eskubaloia... Kirol agenda, gainezka egunotan. Azken orduko aldaketa bat bada halere. Ostiral honetarako iragarria zegoen Usurbil Cup Txapelketaren aurkezpen saioa, bertan behera geratu da:

Usurbil Cup-eko lehen partidak

Ostiral honetan, 19:00etan Askatasuna plazan iragarria zegoen Usurbil Cup-en aurkezpen ekitaldia bertan behera utzi du Usurbil F.T.-k. Baina aurreikusi moduan, larunbat honetan hasiko dira partidak. Txapelketarako 38 talde osatu dira.

Futbito Txapelketa

Jardunaldi berria ostiral gau honetan, frontoian:

22:00 Zubita-Team Cricket/400. Epailea: Zzz.

22:45 Truke-BBK. Epailea: Team Cricket/400.

23:30 Tintenfisch-Ungless. Epailea: Team Rocket.

00:15 Kaltze Team-Catenaccio. Epailea: BBK.

01:00 Zzz-Inter de mitente. Epailea: Kaltze Team

Atsedena: Team Rocket eta Recreativo de juerga.

Antolatzaileen oharra: "Lehenengo neurketa jokatzen duen taldea 21:45ean azaldu frontoira prestakuntza lanetan laguntzera eta azken partida jokatzen duen taldeak, ondoren jasotzen laguntzen gelditu. Hau betetzen ez duten taldeekin neurriak hartuko ditugu".

Kalefit, entrenamendu saio funtzionalak

11:00 Askatasuna plaza.

Zehaztasunak: “entrenamendu funtzionalak taldean eta edozein lekutan. Animatu eta gozatu zure osasunagatik! Parte hartu ahal izateko, bidali whatsapp bidezko mezua edo sms bat, 688 610 932 telefono zenbakira”.

Sarrera: doan.

Informazio gehiago: kalefit.com

Antolatzailea: Kalefit Taldea.

 

Kirol egokituko erakustaldia larunbatean

Gurpildun aulkian lehiatzen diren punta-puntako saskibaloi jokalarien entrenamendu saioa, larunbat goiz eta arratsaldez Oiardo Kiroldegian. Eguna hasteko, Espainiako emakumeen selekzioko ordezkari talde baten erakustaldia ikusteko aukera izango duzue. Eta arratsaldean, Salto Bera Bera taldeko kideek prestakuntza saioa egingo dute selekzioko kideekin. Hitzordu honetako antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dizkiote Udalari, Kiroldegiko pista uzteagatik. Iganderako berriz, “triangularra” antolatu da Donostiako Illunben; selekzioko kideak, Salto Bera Bera eta Angeluko talde baten artean.

Eguna: maiatzak 23, larunbata.

Tokia: Oiardo Kiroldegiko pista.

Ordutegia: 09:30-11:30 eta 17:30-19:30.

Eskubaloia

Maiatzak 23, larunbata

12:30 Alebin mutilak: Langile B-Udarregi 5B

12:30 Alebin mutilak: Udarregi 5C-Udarregi 5A

16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-C&J Cerrajeros Zarautz

Maiatzak 24, igandea

09:15 Kadete nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa Orioko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi, Malen Azpiazu eta Nahia Arbizu daude deituak.

10:30 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa Orioko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Imanol Furundarena Maiz eta Mikel Atxega Arruti deitu dituzte hitzordura.

11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Cometel Elgoibar.

Pilota

Maiatzak 23, larunbata

10:30 Usurbilgo frontoian:

Nagusiak 2. maila: Setien-Eskudero II (Andoain) - Azpiroz-Flores (Oiartzun)

Nagusiak 1. maila: Larrañaga-Uzkudun (Azpeitia) - Espinal-Mina (Huarte)

Hernandez-Ugalde (Oiartzun) - Goikoetxea-Etxeberria (Beasain)

Maiatzak 24, igandea

10:30 Usurbilgo frontoian:

Nagusiak 2. maila: Iraola (Billabona)-Gesalaga (Andoain) - Artetxe-Solano (Lasarte)

Nagusiak 1. maila: Arrieta-Lizeaga (Hernani) - Azpiri-Perez (Gasteiz)

Otxandorena-Landiribar (Baztan) - Labaka-Imaz (Bidegoien)