"Kirolarekin jolasean", igeriketa eta lehorreko ekintzak, Kiroldegian uda partean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 22a, 10:00

Kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Oiardon, uda parterako. Ezagutzera eman berri dituzten jardueren artean, 8-13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko Kirolarekin Jolasean, igerilekuko ikastaroak haur nahiz helduentzat, eta pilates, zumba, spinning... Lehorreko ekintzak alegia. Ikastaro guztion informazio zehatzagoa albiste honetan beherago duzue. Izen emateko, gerturatu Oiardo Kiroldegiko sarrerara.

Udako ordutegia

Udako ikastaroez gain, gogoan izan Kiroldegiko udako egutegia. Uztailaren 2an eta 3an itxita izango da Oiardo, Santixabelengatik. Baita abuztuaren 1etik 23ra ere. Bestalde, uztailean eta abuztuan ordutegi honetan egongo da zabalik, Oiardo Kiroldegia:

-Lanegunetan: 07:00-13:00 eta 17:00-20:30.

-Larunbatetan: 09:00-13:00.

-Igande eta jai egunetan: 09:00-13:00.

Udako Kanpaina Oiardo Kiroldegian

1-Kirolarekin Jolasean

8-9-10 eta 11-12-13 urteko gazteentzat:

- Uztailaren 6tik 30era (osoa).

-Uztailaren 6tik 17ra (lehen zatia).

-Uztailaren 20tik 30era (bigarren zatia).

Ordutegia: 10:00-13:00.

2-Igerilekuko ikastaroak:

Helduentzat:

-Hobekuntza: astl, astz, ostrl 08:30-09:20.

-Aquagym-ur gimnasia: astl, astz 09:30-10:20.

Haurrentzat:

-Hastapena (3-4 urte): Egunero, 09:30-10:20.

-Hastapena(5-6-7urte): Egunero, 10:30-11:20.

Astl, astz, ostrl 18:15-19:05

-Ur jolasak (5-6-7urte): astr, ostg, 09:30-10:20.

-Ur jolasak (8-9-10 urte): astr, ostg, 18:15-19:05.

-Estiloak (7-8-9 urte): astl, astz, ostg, 19:00-19:50.

Haurtxoak:

Astl, astz, 17:15-18:05.

Astr, ostg, 17:15-18:05.

Larbt, ignd, 10:00-10:50.

Larbt, ignd, 11:00-11:50.

3-Lehorreko ekintzak:

-Combygim: astl, astz, ostr, 09:00-09:50.

-Pilates: astr, ostg, 09:00-09:50.

-Zumba: astl, astz, ostrl, 09:30-10:20

Astl, astz 19:10-20:00

-Jubilatuak: astr, ostg, 10:00-10:50.

-Spinning: astl, astz, 19:10-20:00.

-Aerobik: astr, ostg, 19:10-20:00.