Bi asteko kanpaina amaituta herritarren txanda orain; udal eta foru hauteskunde eguna igande honetan. Botoa emateko aukera izango duzue, herrian zehar egokituko diren 5 guneetako 8 mahaietan. Adi non erroldatuak zaudeten, horren arabera, gertuen duzuen lekura joan beharko duzue eta bozkatzera. Ez ahaztu nortasun agiria eramatea. Hauteslekura helduta, mahaian egongo diren herritarren argibideei jarraitu. Udalak zozketa bidez hautaturiko mahaikideek goizeko 8:00etarako egon beharko dute bozka lekuetan. 9:00etatik aurrera egun osoz izango dira zabalik guneok, herritarrentzat:
Udal eta foru hauteskundeak
Eguna: maiatzak 24, igandea.
Ordutegia: 09:00-20:00.
Bozkatzeko tokiak: Udarregi Ikastola, Haur Eskola, Aginagako Herri Ikastetxea, Santueneko Auzo Elkartea eta Zubietako Lanbide Eskola.
4 hautagai zerrenda Usurbilgo lehian, 8 Gipuzkoakoan
Usurbildarrek 4 hautagai zerrenda izango dituzte aukeran: EHBildu, EAJ-PNV, PSE eta PP aurkeztu dira udal hauteskundeotara. 8 dira bestalde, foru hauteskundeetan lehiatuko direnak; EAJ-PNV, EHBildu, PP, PSE-EE, Ciudadanos, UpyD, Irabazi-Ganar Gipuzkoa eta Podemos.
Hona hemen, maiatzaren 24ko bozketa egunera aurkeztu diren hautagai zerrendak:
Udal hauteskundeak: hautagai zerrendak