Saskibaloi egokitua gertutik ezagutzeko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 23a, 13:24

Gurpildun aulkian lehiatzen diren punta-puntako saskibaloi jokalarien entrenamendu saioa, larunbat honetan Oiardo Kiroldegian. Eguna hasteko, Espainiako emakumeen selekzioko ordezkari talde baten erakustaldia ikusteko aukera izan dugu. Eta arratsaldean, Salto Bera Bera taldeko kideek prestakuntza saioa egingo dute selekzioko kideekin. Hitzordu honetako antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dizkiote Udalari, Kiroldegiko pista uzteagatik. Iganderako berriz, “triangularra” antolatu da Donostiako Illunben; selekzioko kideak, Salto Bera Bera eta Angeluko talde baten artean.

Eguna: maiatzak 23, larunbata.

Tokia: Oiardo Kiroldegiko pista.

Ordutegia: 09:30-11:30 eta 17:30-19:30.