Aire libreko entrenamendu funtzionalen saioa egin da goizean Askatasuna plazan. Eguneroko bizimoduan egiten ditugun mugimenduetan oinarrituriko ariketak egiteko aukera izan du herritar multzo batek, Kalefit Taldekoek antolaturiko proba saioan.
Kaletit Taldea, herriz herri dabil, aire libreko entrenamendu funtzionalak sustatzeko proba saioak antolatzen. Orion hasi ziren, eta jendeak gustuko zuela, eskaera zegoela ikusita, gero Zarautzen eta Aian ere izan dira. Usurbilen egon dira gaur.
Informazio gehiago: kalefit.com