Lasaitasun osoz doa Usurbilen, hauteskunde eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 24a, 12:54

Normaltasuna nagusi, udal eta foru hauteskunde egun honetan. Gertakari aipagarririk ez, arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango diren 8 hauteslekuetan; Udarregi Ikastolan, Haur Eskolan, Aginagako Herri Ikastetxean, Santueneko Auzo Elkartean eta Zubietako Lanbide Eskolan. Gogoan izan, erroldatuak zaudeten helbidetik gertuen duzuen bozka lekura gerturatu behar duzue botoa emateko.

Zubietako Herri Batzar berria osatzeko ere hauteskunde eguna gaur. Alamandegi etxeko bozka lekua zabalik egongo da, 20:00ak arte.