EAJk gora egin du nabarmen baina EH Bilduk eskuratuko du alkatetza

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 09:14

EH Bilduk gehiengo nagusia lortu du udal hauteskundeetan (Foru Aldundietako datuak ez ditugu batu oraindik). Lehen balorazio azkar batean, deigarria da EAJ-PNVk lortu duen babesa. Iaz laukoiztu egin ditu 2011ko emaitzak. Datuak eskuetan, Xabier Arregi izango da Usurbilgo alkate berria. EH Bilduk zortzi zinegotzi eskuratuko ditu, EAJk lau eta PSE-EEk bat.

 

Bilduk zazpi zinegotzi zituen azken legealdian, eta Aralarrek bi. Koalizioan aurkeztu dira honakoan, baina politikan bat eta bat ez dira beti bi izaten. Eta bien artean zortzi eserleku eskuratu dituzte.

EAJ-PNVk aldiz, zinegotzi bat izatetik lau lortzera igaro da.

PSE-EEk bakarra mantenduko du.

 

#Usurbil‪go udal hauteskundeetako behin behineko datuak:

EH Bildu: 1714 bozka, 8 zinegotzi (2011n 2093 bozka, Bildu eta Aralar batuz gero).

EAJ-PNV: 866 bozka, 4 zinegotzi (2011n 248).

PSE: 234 bozka, zinegotzi bat (2011n, 217).

PP: 58 bozka (2011n, 66).

Zentsoa: 4.696

Zuriak: 106 (2011n, 53).

Nuloak: 54 (2011n, 24).

* Datuok behin behinekoak dira.

 

Zubietako Herri Batzarra ere hautatua izan da

Donostia aldeko hautagaien emaitzak hauek izan dira: Narciso Arrillaga 67 bozka, Mikel Bengoetxea 60 eta Fernando Iturralde 55.

Usurbil aldeko hautagaien emaitzak, beste hauek: Joxe Mari Zubimendi 64, Itziar Basterrika 53, Aizpea Aizpurua 51 .

Bi urtez Narciso Arrillaga izango da herri batzarreko buru, eta beste bi urtez Joxe Mari Zubimendi.