"Oso pozik gaude. Ezin sinisturik", hala erantzun digu telefonoz Josune Urkolak, EAJko hautagai nagusiak. "Emaitzan gora egitea espero genuen. Gure aurreikuspenen arabera, hiru zinegotzi espero genituen. Lau atera ditugu eta oso pozik gaude. Batzokian gaude telebistari begira, ospatzen".
Orain arte bakarrik aritu da udaletxean, beste hiru kide izango ditu orain Urkolak. "Batez ere horregatik gaude pozik. Laguntza izugarria izango da hori. EAJ alderdiak gainera, aspaldiko emaitza onenak lortu ditu. Duela lau urte 248 bozka batu genituen, eta honakoan 800dik gora".
Xabier Arregi EHBilduko hautagaiarekin saiatu gara telefonoz adierazpenak biltzen, baina ezin izan dugu berarekin hitz egiterik izan.