Joxe Mari Zubimendi eta Narciso Arrillaga, Zubietako Herri Batzarreko hautagai bozkatuenak

Noaua Aldizkaria 2015eko maiatzaren 25a

Udal eta foru hauteskundeez gain, zubietarrek hirugarren erakunde baten osaera eraberritzeko aukera izan dute igande honetan. Herri Batzarrari buruz ari gara. 6 batzarkide aurkeztu dira hauteskundeotara, 3 Usurbil aldetik eta beste 3 Donostia aldetik. Alde bateko zein besteko hautagaion artean, alkate bana hautatu behar zuten zubietarrek. Honatx emaitzak:

Usurbil aldeko hautagaien emaitzak:

Aizpea Aizpurua Arroyo 51

Itziar Basterrika Unanue 53

Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta 64

Donostia aldeko hautagaien emaitzak:

Narciso Arrillaga Balda 67

Mikel Bengoetxea Iparragirre 60

Fernando Iturralde Zabala 55

Emaitzok eskutan, legegintzaldi honetan, Zubietako Herri Batzarreko alkate izango dira:

2015-17 artean: Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta.

2017-19 artean: Narciso Arrillaga Balda.

Herri Batzar berria osatzeko ekitaldia, ekainaren 20-21eko asteburuan ospatuko da.