Errigoraren kontserba loteak eskatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 04:35

Gogoan izan, astelehen hau duzuela, Errigorako elkartasun kanpaina berriko eskaerak egiteko azken eguna. Nafarroa hegoaldeko hiru ekoizleren sei produktu lote ezberdin erosteko aukera duzue. Eskaerak NOAUA! bidez egin ditzakezue:

3 ekoizleren 6 kontserba lote aukeran

-Potxak (Pedro Luis): 720 ml-ko 12 poto. 34 euro.

-Orburuak (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 41 euro.

-Pikillo piperrak (Iturri): 425 ml-ko 12 poto. 35 euro.

-Pikillo piper ekologikoak (Pedro Luis): 250 ml-ko 12 poto. 41 euro.

-Zainzuriak (Iturri): 425 ml-ko 10 lata. 30 euro.

-Barazki menestra (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 36 euro.

Eskaerak bideratzeko…

Epea: maiatzak 14-26.

Non: errigora.eus, usurbil@errigora.eus edo 943 360 321. Izen emate orriak NOAUA!ko egoitzan.

Loteak NOAUA!n jasotzeko epea: ekainak 9-11.

Informazio gehiago: errigora.eus

Antolatzailea: Errigora.

Laguntzailea: NOAUA! K.E.

Oliba olio bidoien kanpaina, arrakastatsua

Kontserbena, otsaileko olio bidoien kanpaina arrakastatsuaren ostean dator. Euskal Herri osoan 9.100 olio bidoi (tartean, 65 Usurbilen), 45.500 litro banatu zituen guztira Errigorak, aurreko urtean baino %50 gehiago. “Hala ere, eskaera bakoitzaren bolumenari erreparatuta, argi ikusten da, oro har, ez dugula lortu kontsumitzaileek urte guztirako eskaerak egitea. Horra, bada, kontserba loteen kanpainarako erronka. Ea Errigora osatzen dugun ehunka lagunen lanarekin lortzen dugun ideia hau transmititzea. Animo!” luzatu dute gonbita Errigoratik.