“Kirol egokitua eta inklusioa”, hitzaldia asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 07:17

#Kilometroak15-en baitan ikasturte honetan zehar lanean ari diren batzordeen artean, bada bat inklusibitatea jorratzen ari dena; Guztiok Gattunk taldea. Baina inklusibitatea aipatzerakoan zertaz ari garen ba ote dakigu? Oso argigarria izan daiteke, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin batera, asteazken honetarako, maiatzaren 27rako 18:00etan Sutegiko erakustaretoan antolatu duten hitzaldia. Gipuzkoako kirol egokituaren errealitatea ezagutzera emango da ekitaldian, inklusioa zer den modu zabalean...

Federazioko bi kideek emango dituzte argibideak; Jurgi Olasagasti usurbildarrak eta Amaia Elizondok. Euren esperientzia, Federazioaren ibilbidea eta haur, gazte zein helduekin, Eskola Kiroletik hasi eta goi errendimendu mailara arte egiten duen lanketa bertaratzen direnekin partekatzez gain, euren esanetan gutxi ezagutzen den errealitatea jendarteratu nahi dute. Hitzaldia hasi aurretik, gaiari loturiko argazki erakusketa bat bisitatzeko aukera izango duzue.

Erakusketa eta hitzaldia

Eguna: maiatzak 27, asteazkena.

Ordua: 18:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa,

Hizlariak: Jurgi Olasagasti eta Amaia Elizondo.

Oharra: 17:00etatik aurrera, kirol egokituari loturiko argazki erakusketa.

Antolatzailea: #Kilometroak15 eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.