#m24 Hamahiru ordezkari hauek osatuko dute Usurbilgo udalbatza berria

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 12:24

Udal hauteskundeen biharamunean, eta emaitzek behin betiko izaera hartu ondoren, hauek izango dira udalbatza osatuko duten ordezkariak. Gure informazioa okerra ez bada, ekainaren 13an osatuko da udalbatza eta bilkura horretan hartuko dute zinegotzi kargua hautatuak izan diren hautetsiek. Alkatea izendatzeko bozketa egin beharko dute ondoren. EHBilduk gehiengo absolutua lortu duenez, Xabier Arregi izango da alkate datozen lau urteotan.

EHBilduren eskutik: Xabier Arregi Iparragirre, Alaitz Aizpurua Labaka, Xuban Zubiria Elexpe, Jone Urdanpilleta Urdanpilleta, Iñaki Ugarte Agirre, Irene Garcia Palacios, Josune Estella, Joxe Mari Iribar Zapirain.

 

EAJ-PNVren izenean: Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Andoni Atxega San Sebastian, Carlos Perez Fraisoli.

 

PSE-EEren ordezkaria: Fermin Orue-Echevarria.