Kirol munduko arau eta baloreen inguruko hitzaldia ostegunean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 26a, 08:40

Maiatzaren 28an 19:00etan Potxoenean, Usurbil FT-k antolatuta. Luis Zulaika aditu eta Unibertsitateko irakasleak eta herriko zenbait kirolarik ere parte hartuko dute, Haritz Zubiaurrek bideratuko duen hitzaldian; Enrike Huizi pilotariak, Maddalen Cardenas Aiala Zarautzeko jokalariak eta Jon Irazustabarrena Eibarreko jokalariak.

Kirol aniztasuna edo kirol bakarra, Kirol munduko arau eta baloreak, eta neska-mutilek zenbat urterekin hautatu behar duten kirol jarduera bat, horiexek ahotan hartuko dituzten gaiak. “Usurbildar guztientzat irekia izango da hitzaldia. Anima zaitezte!!”, luzatu dute gonbita Usurbil F.T.-tik.