Denetarik antolatu da; sagastien zainketari loturiko saioak, musikaterapia, uretako sorospen ikastaroa, kirol jarduerak... Honatx guztien berri, modu laburrean:
Sagastien zainketa ikastaroa
Ongarriketa eta udako kimaketa aztergai, III. Sagastiak Loretan zikloaren baitan, Aitor Etxeandiak, maiatzaren 30ean 09:00etatik aurrera eta ekainaren 13an 10:15etan hasita, Potxoenean bideratuko duen ikastaroko saioetan.
Musikaterapia saioa
Ekainaren 3an, 18:00-19:30 artean Potxoeneko sotoan. Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko saioa, Idoia Lekuek bideratuko du. Sarrera: euro bat.
Uretako sorospen ikastaroa
Ekainaren 6tik 28ra, larunbatetan 09:00-13:00 eta 15:00-19:00 artean eta igandetan, 9:00etatik 13:00etara. Saioak DYAko egoitzan eta Oiardo Kiroldegian. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da, Lehen Sorospenetako titulua indarrean izatea. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22.
"Bihotz biriken suspertze eguna"
Ostiral honetan, maiatzaren 29an, 17:00-20:00 artean frontoian, DYA-k antolatuta. "Sentsibilizazio kanpaina honekin Bihotz Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi diogu gizarteari. Kanpaina honetarako, hainbat stand jarriko ditugu. Bertan, nahi duen orok oinarrizko suspertze teknikak ikasi ahalko ditu doan", antolatzaileen esanetan.
"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu"
Eskualdeko udalek eta Lanbidek sustatuta Gertu Asesores, S.L. enpresak doako ikastaro berri bat emango du. Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko helburuarekin auto enpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzenduta dago.
Egunak: ekainak 16 eta 17.
Tokia: Hernanin, Gabriel Zelaia eraikina.
Ordutegia: 09:00-13:00 edo 15:00-19:00.
Izen ematea: 943 30 42 21 (Nerea Yurrebaso)
ekinean@andoain.org
Eskualdeko Lanbideko bulegoetan
Ekintzailetzarako trebetasunak
Ikastaroa Hernanin:
Epea: ekainak 8tik 15era.
Tokia: Hernanin, Gabriel Zelaia eraikina, La Florida Auzoa 28.
Ordutegia: 09:00-14:00.
Izen ematea: Lanbide.eus
Kiroldegiak, Udako Kanpaina prest
Kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Oiardon, uda parterako. Ezagutzera eman berri dituzten jardueren artean, 8-13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko Kirolarekin Jolasean, igerilekuko ikastaroak haur nahiz helduentzat, eta pilates, aerobik, zumba, spinning… Lehorreko ekintzak alegia. Ikastaro guztiotan izen emateko, gerturatu Oiardo Kiroldegiko sarrerara.