Santixabeletako txupinazorako hautagaiak proposatzeko epea, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 26a, 08:47

Nork merezi du zuen ustez, Santixabelei hasiera emateko ohorea izatea? Gogokoen duzuen edo dituzuen herritarrak proposatzeko aukera duzue aurten ere, Jai Batzordeak antolatu duen ekimenean. Bidali txupinazoa jaurtitzeko zuen hautagaia, maiatzaren 29a baino lehen, kultura@usurbil.eus helbidera, edo helarazi zuen ekarpenak Sutegi udal liburutegira edo Potxoeneara.

Bertsopaper Lehiaketa

16 urtetik gorako usurbildarra bazara, gaia librean 8-10 bertso idatzita parte har dezakezue Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketan. Lanak ekainaren 1a baino helarazi Usurbilgo Udalera. Lanak izengoitiz aurkeztu beharko dira (originala eta 3 kopia) eta aparteko gutunazal itxi batean, parte hartzailearen datuak. Aurtengo sariketa, jaiak hasi aurreko asteburuan, ekainaren 26an 19:30etan Sutegin ospatuko den bertso musikatuen saioan.

Jai Batzordearen azken bilera

Antolaketa lanen zati handiena bideratu ostean, azken aldiz bilduko da Santixabeletako Jai Batzordea. Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, 18:00etan Potxoenean.

Helduen danborrada

Lehen bi entsegu saioak ekainaren 9an eta 11n, 20:00etan Udarregi Ikastolako eraikin gorriko beheko frontoietan. Izen ematea saiootan egin beharko da. Santixabeletako helduen danborradan, 16 urtetik gorako herritarrek parte hartuko ahalko dute. Entsegu saioetara gerrikoarekin joateko deialdia luzatu dute antolatzaileek.