Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseetako bat, igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 26a, 09:01

Irailaren 20an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko, Gipuzkoa Bertsotan ekimena antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 12 udalerrietan, maiatzaren 9tik ekainaren 6ra. Tartean bi saio Usurbilgo Udalaren laguntzaz, igande honetan, maiatzaren 31n Sutegin. Ekitaldirako sarrerak, egunean bertan salduko dira.

Maiatzak 31, igandea

11:30 Goizeko saioko parte hartzaileak: Adur Gorostidi Urkia, Egoitz Aizpuru Sanz, Ane Zuazubiskar Iñarra, Danel Olano Eizagirre. Ibai Esoain Arruti, Oier Etxeberria Zubimendi.

17:30 Arratsaldeko saioko parte hartzaileak: Haritz Mujika Lasa, Manex Astigarraga Bergara, Manex Mujika Amunarriz, Aitor Salegi Martija, Antton Fernandez Lasa, Jon Iturriotz Nazabal.

Sarrerak: egun berean salgai. Takila 10:00etan irekiko da goizez eta 16:00etan arratsaldez. Gogoan izan saio guztietan aforoa mugatua dela.

Prezioak:


-Goizeko edo arratsalderako, saio baterako sarrerak: 4 euro 6-16 urte arteko gazteek eta Bertsozale Elkarteko bazkideek. 6 euro gainerakoek.

-Bi saioak ikusteko sarrerak: 6 euro 6-16 urte arteko gazteek eta Bertsozale Elkarteko bazkideek. 9 euro gainerakoek.

Informazio eguneratua: bertsozale.eus

Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.