Usurbilgo dantzariak, Urdiñarbeko Musika Egunean izan dira

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 26a, 09:13

“Asteburuan Zuberoako Urdiñarbe herrian ospatu den Musikaren Egunean parte hartzen izan gara Usurbilgo Dantza Taldeko kideak. Pixkanaka indartzen doan helduen taldeak Gipuzkoako dantzen erakustaldi txiki bat egin dugu jaialdian, bertako talde desberdinekin oholtza elkarbanatuz. Eguraldia triste xamarra izan dugun arren, xuberotarrek egin diguten harrera ezinhobea izan da, eta guztion artean giro paregabea sortu dugu”, berri eman dutenez. Lerroon bidez bestalde, “azken hilabeteetan arropak txukundu, garbitu eta berritzen lagundu digun jostun taldearen lana eskertu nahi dugu. Urte luzez erabili ez diren jantziak konpondu eta falta zirenak josten aritu dira asteazkenero Potxoeneko ganbaran. Espero dugu traje berri hauek aktuazio askotan plazaratzeko aukera izatea!”.

Irudiak: Usurbil Dantza Taldea.