Udaberri Festa astelehenera arte, Zubietan

Noaua Aldizkaria 2015eko maiatzaren 26a

Zubietako Guraso Elkarteak antolatuta, aste bete ekimen antolatu dute haur nahiz helduentzat. Eskulan tailerrak, “Faustina Munduratuz” ikuskizuna edota apar eta ur globo festa, aste hasiera honetan:

Maiatzak 26, asteartea

16:30 Eskulan tailerrak: txapak egin, gatza margotu eta kristal potoetan marrazkiak egin, karetak margotu, aurpegiak margotu, kafe kapsulekin eskulanak, jaboi ponpak egiteko tailerra...

18:00 Eneko Etxebarrietaren "Faustina Munduratuz" ikuskizuna: "Enekok eta Faustina bizikletak telebista alde batera utzi eta dibertigarriagoa den beste zerbait egitera gonbidatzen gaituzte: beraiekin batera pedalei eraginez mundua ezagutzera".

19:00 Apar festa eta ur globo gerra.

Maiatzak 28, osteguna

17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Ondoren, txokolate jana.

19:00 Buruhandiak.

Maiatzak 29, ostirala

17:00 Zubieta antzerki taldeko ikuskizuna.

17:30 Jokoak: aulki joko kooperatiboa, altxorraren bila, zapatilaren jokoa, herri kirolak...

19:00 Afari-merienda.

Ondoren, disko festa.

Ekainak 1, astelehena

19:00 Hitzaldia: "Zertan babesten dut gehiegi nire haurra eta zertan ez diot ematen behar duen adina?".
 Hizlaria: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.