Udan haurrekin aisialdi eremuan lan egin nahi duzu, euskaraz eta giro ederrean? Honatx zuretzako aproposa izan daitekeen lan eskaintza. Uztailaren 6tik 30era Udalarekin batera antolatu dugun Udajolas ekimenean lan egiteko begiraleak behar ditugu. 2 urteko esperientzia eskatzen da begirale moduan, begirale titulua izatea eta EGA edo baliokidea den agiria. Usurbildarrek izango dute lehentasuna. Interesdunok, bidali zuen kurrikuluma ekainaren 5a baino lehen, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara edo elkartea@noaua.eus helbidera.
Guraso bilera, ekainaren 10ean
Udajolasen izena eman duten haurren gurasoentzako oharra; aisialdi ekimenari buruzko argibideak jasotzeko, urteroko bilera, ekainaren 10ean arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Udalekuak berriz, Santixabelak bukatu eta biharamunetik, uztailaren 6tik hasita uztailaren 30era arte. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean frontoian.
Aginagako Udako Txokoetako izen ematea, ekainaren 12ra arte
San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko 4-12 urte artekoentzako aisialdiko ekimena, ekainaren 22tik aurrera, uztaila amaierara arte. Egunero, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara (sarrera ordua, 10:00ak arte). Izena emateko: 607 484 597 (Ainhoa) edo aginaga@eskolatxikiak.org. Prezioa, izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dute.
Zubietako Udako Txokoetako izen ematea, ekainaren 8ra arte
Uztaila eta abuzturako, 3-12 urte arteko haurrei zuzenduriko udako txokoak antolatu ditu Zubietako Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Txokoak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean Eskola Txikian. Izen emateko epea zabalik egongo da ekainaren 8ra arte. Apuntatzeko orriak, Zubietako Eskolan eta Alamandegi tabernan eskura ditzakezue. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarrak Alamandegin duen postontzian utzi beharko dira. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "kuota izena ematen duten haurren kopuruaren arabera zehaztuko da". Argibide edo informazio gehiago behar duenak, deitu dezala 608 663 047 telefono zenbakira (Bakartxo).
Udaberri Festa betean Zubietan
Zubietako Guraso Elkarteak antolatuta, aste bete ekimen antolatu dute haur nahiz helduentzat. Marrazki lehiaketa, eskulan tailerrak, “Faustina Munduratuz” ikuskizuna, apar eta ur globo festa aste hasieran. Datozen egunotan:
Maiatzak 28, osteguna
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.
Ondoren, txokolate jana.
19:00 Buruhandiak.
Maiatzak 29, ostirala
17:00 Zubieta antzerki taldeko ikuskizuna.
17:30 Jokoak: aulki joko kooperatiboa, altxorraren bila, zapatilaren jokoa, herri kirolak...
19:00 Afari-merienda.
Ondoren, disko festa.
Ekainak 1, astelehena
19:00 Hitzaldia: "Zertan babesten dut gehiegi nire haurra eta zertan ez diot ematen behar duen adina?". Hizlaria: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.
Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.