"Eskerrik asko bozka ematera hurbildu zineten guztioi!"

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 27a, 17:51

Esker hitzak Zubietako Herri Batzarretik erakundearen osaera berritzeko aurreko igandean ospaturiko hauteskundeetan parte hartu zuten herritar guztiei. "Eskerrik asko bozka ematera hurbildu zineten guztioi!", adierazi dute ohar bidez.

Bozkek erabaki dute, datozen lau urteotan Zubietak izango dituen bi alkateak; Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta eta Juan Narciso Arrillaga Balda. "Hauek, Aizpea Aizpurua, Itziar Basterrika, Mikel Bengoetxea eta Fernando Iturralderekin batera, Zubietako Herri Batzarra osatuko dute 2019 urte bitartean, beti ere, zubietarrokin elkarlanean eta berauen laguntzarekin noski!", adierazi dute Zubietako Herri Batzarretik.

Emaitzak

Usurbil aldeko hautagaien emaitzak:

Aizpea Aizpurua Arroyo 51

Itziar Basterrika Unanue 53

Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta 64

Donostia aldeko hautagaien emaitzak:

Narciso Arrillaga Balda 67

Mikel Bengoetxea Iparragirre 60

Fernando Iturralde Zabala 55

Emaitzok eskutan, legegintzaldi honetan, Zubietako Herri Batzarreko alkate izango dira:

2015-17 artean: Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta.

2017-19 artean: Narciso Arrillaga Balda.

Herri Batzar berria osatzeko ekitaldia, ekainaren 20-21eko asteburuan ospatuko da.

Informazio gehiago: zubieta.eu