"Kirol aniztasuna edo kirol bakarra?", hitzaldia 19:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 28a, 08:40

Kirol munduari loturiko hitzaldia ostegun honetan, maiatzak 28, arratsaldeko 19:30etan Potxoenean, Usurbil FT-k antolatuta. Luis Zulaika aditu eta Unibertsitateko irakasleak eta herriko zenbait kirolarik ere parte hartuko dute, Haritz Zubiaurrek bideratuko duen hitzaldian; Enrike Huizi pilotariak, Maddalen Cardenas Aiala Zarautzeko jokalariak eta Jon Irazustabarrena Eibarreko jokalariak.

Kirol aniztasuna edo kirol bakarra, kirol munduko arau eta baloreak, eta neska-mutilek zenbat urterekin hautatu behar duten kirol jarduera bat, horiexek ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk. “Usurbildar guztientzat irekia izango da hitzaldia. Anima zaitezte!!”, luzatu dute gonbita Usurbil F.T.-tik.

Usurbil Cup-en 2. jardunaldia asteburuan

Maiatzak 29, ostirala

Alebinak:

17:00 Zendoia-Laurok

17:50 Txapeldun-Josue Igeltseritza

18:40 Txipiroiak-Goieko

Tokia: Harane.

Neskak (LH 3, 4, 5):

17:00 Marije Denda-Aitzaga

17:50 Urpi-Goieko

18:40 Aizpurua-Murgil

Tokia: Harane.

Maiatzak 30, larunbata

Minibenjaminak:

09:00 Tobyngana-Esnaola eta Aratz-Ibarrola-Txiki

09:25 Esnaola-Pikabea eta Ibarrola-Txiki-Kaffa

09:50 Pikabea-Tobyngana eta Urtxintxak-Alkar

10:15 Kaffa-Aratz Erretegia eta Alkar-Herexa Merchadosing

10:40 Herexa-Urtxintxak

Tokia: Harane.

Benjaminak:

09:00 Mur-Opil Goxo

09:50 Inoxvicent-Artzabal

10:40 Urtinea-Aizpurua Okindegia

Tokia: Harane.

Infantilak:

11:30 Area 7-Kaxkamela

12:20 Arantxa Akademia-Laurok

Tokia: Harane.

Neskak (LH6-DBH1):

11:30 Lurda-Saizar

12:20 Beautiful-Txalaka

13:10 Bordatxo-Lizardi

Tokia: Harane.