Halako batzarretan ohikoa den moduan, deialdi bikoitza egin dute, lehenengoa arratsaldeko 18:00etarako, bigarrena ordu erdi beranduagorako. Asteazkenean hasi zituzten Ikastola Egunari begirako ospakizunak, LH 5 eta 6 mailetako ikasleen bertso jaialdiarekin. Udarregiko erdiko aretoa txiki geratu zen, umore ezin hobez eta publikoa ekitaldiko erdigune bihurtu zuen hitzorduan. Unai Muñoa lasartearrak ikasturtean zehar ikasleokin bideratzen duen Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programaren baitan egiten duten lanketa ezagutzeko aukera aparta atzokoa.
Ostegun honetako bazkideen batzar orokorrarekin akabo aste honi dagokionez, ekainaren 7an ospatuko den Ikastola Egunari begirako ekitaldi eskaintza. Datorren astean hitzordu gehiago:
Maiatzak 28, osteguna
18:00 / 18:30 Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzar nagusia Sutegiko auditorioan.
Ekainak 3, asteazkena
18:30 Udarregi Ikastolako HH5 eta LH5ekoen kantagintza saioa Sutegiko auditorioan. Sarrera: doan.
Ekainak 5, ostirala
17:00 Haurrentzako jolasak, Askatasuna plazan.
18:00 Txokolate jana, Askatasuna plazan.
Jarraian, buruhandiak. Bakoitzak bere etxetik ekar ditzala.
19:30 "Usurbilgo ikastolaren sorrera" dokumental estreinaldia Sutegiko auditorioan. Egileak: Jexux Agirresarobe eta Aitziber Elortza. "60ko hamarkada bukaeran guraso batzuk elkartu ziren ikastola sortzeko asmoz. Asmoak gauzatzeko gai izan ziren. Ezin guztien gainetik Ikastola sortu zuten".
Jarraian luntxa, frontoian.
Ekainak 7, igandea: Ikastola Eguna
10:00 Esnadeia.
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
10:30-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo Kiroldegian.
14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian. Bazkarirako txartelak salgai ekainaren 2ra arte, ikastolako idazkaritzan. Bi menu aukeran:
-Helduena, 15 eurotan: paella, solomoa Oporto erara, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia.
-Ikasleena, 8 eurotan: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak eta postrea. Edaria eta ogia.
Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola, #Kilometroak15 eta Hitz Aho.