Perlak eta Giranice taldeekin, kontzertu gaua 23:00etatik aurrera Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 29a, 09:05

Urola Kostako musika taldeen gaua ostiral honetan, 23:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean; Giranice oriotarrak eta Zarauzko Perlak, Gaztetxeko oholtza gainean. "Giranice taldea Oriotik dator, gitarra, baxua eta bateriaz gain, bibolina ere erabiltzen dute. Post-hardcore-a egiten dute, abesti landu eta melodiaz beteak".

Zarauzko Perlak aldiz, "Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an, euren kantu bizigarri eta kitzikagarriez publikoa sutsuki erakarriz. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin trebezia konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren lehen diskoa, “Perlak” izenekoa".

Afari beganoa, ekainaren 11n

Ohi bezala ekaineko bigarren ostegunean 20:30etatik aurrera, borondatearen truke. Afalostean oraingoan, Isuo Sasiia musikariaren emanaldia.