Maiatzeko kantu-jira larunbat honetan, maiatzaren 30ean. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira kantu zaleak, Mikel Laboa plazatik. Afal ordura arte girotuko dute Kaxkoa, kale eta taberna inguruak.
Ekainean kantu-jirarik ez
Ikasturte honetako azken ohiko kantu-jira izango da larunbat honetakoa. Ekainaren 9an bukatuko dituzte bestalde entsegu saioak. Ordura arte, astearteetan biltzen jarraituko dute Udarregi Ikastolako kantu gelan. Ikastaroko saioak, asteartero, 18:30-19:30 artean.
Ikasturtea amaitzeko afari bat antolatu dute kantu zaleekin ekainaren 19rako, Patri jatetxean. Irekia izango da, edonor joan daiteke. Hori bai, aurrez izena eman 686 969 112 (Ana) telefono zenbakira deituta.
Aldaketarik ez bada behintzat, ekaina amaieran ez da kantu-jirarik ospatuko. Udako opor aurreko azken hitzordua, ohi bezala, uztailaren 1etik 5era ospatuko diren Santixabelen baitan.