Santixabelak prestatzeko azken bilera eta Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 1a, 08:30

Mugi Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketan parte hartu nahi baduzue, lanak aurkezteko azken eguna baituzue astelehen hau. 16 urtetik gorako usurbildarra bazara, gaia librean 8-10 bertso idatzita parte har dezakezue Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketan. Lanak Usurbilgo Udalera helarazi behar dira. Lanak izengoitiz aurkeztu beharko dira (originala eta 3 kopia) eta aparteko gutunazal itxi batean, parte hartzailearen datuak. Aurtengo sariketa, jaiak hasi aurreko asteburuan, ekainaren 26an 19:30etan Sutegin ospatuko den bertso musikatuen saioan.

Jai Batzordearen azken bilera

Antolaketa lanen zati handiena bideratu ostean, azken aldiz bilduko da Santixabeletako Jai Batzordea. Astelehen honetan, ekainaren 1ean, 18:00etan Potxoenean.

Helduen danborrada

Lehen bi entsegu saioak ekainaren 9an eta 11n, 20:00etan Udarregi Ikastolako eraikin gorriko beheko frontoietan. Izen ematea saiootan egin beharko da. Santixabeletako helduen danborradan, 16 urtetik gorako herritarrek parte hartuko ahalko dute. Entsegu saioetara gerrikoarekin joateko deialdia luzatu dute antolatzaileek.