Ekaina, erakusketen hilabetea

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 1a, 08:51

Arropa diseinatzaileenaz gain, beste hiru erakusketa programatu dira. Haietako bi, herrian ditugun bi sortzaile taldeek antolatuak. Ikasturtea amaitzear dutenean, azken hilabete hauetan eginiko artelanak ezagutzeko aukera eskainiko digute; Artzabalgo pintura taldeaz eta Zirriborro Tailerrekoez ari gara.

Hirugarrena, ekainaren 28an gogoan izango den LGBT kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Egunaren harira, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak antolaturiko erakusketa. Transexualitatea erretratatuko duen argazki bilduma ikusteko aukera izango dugu:

Artzabalgo pintura ikastaroko ikasleen lan erakusketa

Epea: ekainak 19-21.

Ordutegia:

-Ostiralean: 15:30etatik aurrera, 19:00etan inaugurazioa.

-Larunbatean: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

-Igandean: 10:00-13:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzailea: Artzabalgo pintura ikastaroko taldea.

"Transexualitatea ikusgai, ikasgai" argazki erakusketa

Epea: ekainak 22-29.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Gaia: "Ekainak 28a, LGTB kolektiboaren Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak Transexualitatea ikusgarri egiteko beharrari eutsiko dio erakusketa honen bitartez".

Antolatzaileak: Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Gunea eta Elena Jimenez, Usurbilgo Udal Sexu Aholkularitza Guneko sexologoa.

Zirriborro Tailerrekoen erakusketa

Epea: ekainak 30-uztailak 7.

Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.