Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusi, Sutegiko bertso saioan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 1a, 08:28

Ibai Esoain eta Manex Mujika bertsolariak nagusitu ziren igandean, Sutegin ospatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean. Goizean 40 lagun eta arratsaldean 80 lagun hurbildu ziren kultur etxeko auditoriora, Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko saioez gozatzera. Honatx nola geratu zen sailkapen fasea:

Goizeko saioa

BERTSOLARIAPUNTUAZIOA
Ibai Esoain Arruti321
Egoitz Aizpuru Sanz289,5
Ane Zuazubiskar Iñarra276
Adur Gorostidi Urkia266
Oier Etxeberria Zubimendi264
Danel Olano Eizagirre256

Arratsaldeko saioa

BERTSOLARIAPUNTUAZIOA
Manex Mujika Amunarriz270,5
Haritz Mujika Lasa258,5
Antton Fernandez Lasa236,5
Aitor Salegi Martija234,5
Jon Iturrioz Nazabal230
Manex Astigarraga Bergara204,5

Irudia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Informazio gehiago: bertsozale.eus