Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak, ekainaren 2ra arte salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 1a, 09:33

Igande honetan, ekainaren 7an ospatuko den Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak salgai izango dituzue ikastolako idazkaritzan, asteartera arte, ekainaren 2ra arte. "Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bazkarira etor zaitezten animatu!!!", luzatu dute gonbita.

Bazkaria aipatu dugula, prestaketa lanetarako laguntza behar dute ikastolan. "Joan den urteetan bezala, giro alai eta hurbilago bat sortzeko, bazkaria prestatzeko gurasoen parte-hartzea behar da, horretarako, zuen laguntza-eskaera egiten dugu hainbat lantaldetan parte hartzeko: garbiketa, muntaketa, janari prestaketa, janari banaketa... Anima zaitezte!", deitzen dute ikastolatik.

Igandeko Ikastola Egunaren aurretik, ekitaldi gehiago antolatu dituzte egunotan. Ikusi:

Ekainak 3, asteazkena

18:30 Udarregi Ikastolako HH5 eta LH5ekoen kantagintza saioa Sutegiko auditorioan.
 Sarrera: doan.

Ekainak 5, ostirala

17:00 Haurrentzako jolasak, Askatasuna plazan.

18:00 Txokolate jana, Askatasuna plazan.

Jarraian, buruhandiak. Bakoitzak bere etxetik ekar ditzala.

19:30 "Usurbilgo ikastolaren sorrera" dokumental estreinaldia Sutegiko auditorioan. Egileak: Jexux Agirresarobe eta Aitziber Elortza. "60ko hamarkada bukaeran guraso batzuk elkartu ziren ikastola sortzeko asmoz. Asmoak gauzatzeko gai izan ziren. Ezin guztien gainetik Ikastola sortu zuten".

Jarraian luntxa, frontoian.

Ekainak 7, igandea: Ikastola Eguna

10:00 Esnadeia.

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:30-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).

12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo Kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian. Bazkarirako txartelak salgai ekainaren 2ra arte, ikastolako idazkaritzan. Bi menu aukeran:

-Helduena, 15 eurotan: paella, solomoa Oporto erara, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia.

-Ikasleena, 8 eurotan: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak eta postrea. Edaria eta ogia.

Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola, #Kilometroak15 eta Hitz Aho.