Ia 3 hamarkada munduan zehar indarkeria sexistaren aurkako prebentzio lanetan. Esperientzia zabala duen Maitena Monroy larunbatean, ekainaren 6an Potxoeneara dator, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Matrakak Taldekoekin batera antolaturiko autodefentsa feminista ikastaroa eskaintzera. Egun osoko saioa izango da, goizez 09:30-13:30 artean eta arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara. Izen emateko: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus. Ikastaroaz zehaztasun gehiago eskaini dizkigu Maitenak NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan. Informazio gehiago: autodefensafeminista.com
Bigarren kafe-tertulia, ekainaren 20an
Lehenengoak izan duen harrera ikusita, bigarren saioa antolatzea erabaki du Matrakak Usurbilgo Talde Feministak. “Mila esker maiatzaren 23ko kafe-tertulian parte hartu zenuten guztioi. Plazer bat izan zen! Hurrengoaren zain gaude jada, ekainaren hirugarren astean egingo dugu. Zer, etxean eginiko gailetei, guren konpainia mundialari eta tertuliari ezetz esan eta etxean geratuko al zara? Animatu! ;)”, luzatu dute gonbita antolatzaileek. Aurretik, “Arrakala” dokumentala proiektatzekoak dira eta larunbat honetan, Parekidetasun Sailarekin elkarlanean, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute:
Ekainak 6, larunbata
09:30-13:30 eta 15:00-19:00 Autodefentsa feminista ikastaroa Potxoenean. Bideratzailea: Maitena Monroy. Izen emateko: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus. Informazio gehiago: autodefensafeminista.com
Ekainak 18, osteguna
21:30 “Arrakala” dokumentalaren emanaldia frontoian. “Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan? Galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak elkarlanean”. Informazio gehiago: arrakala.net
Ekainak 20, larunbata
11:00 Kafe-tertulia Potxoenean.
Antolatzailea: Matrakak.