Urritik aurrera, 2015-16 ikasturtean zehar euskara ikasi edo maila hobetu nahi duzuenontzat eskaintza interesgarria du AEK-k. Hainbat abantailez baliatzeko aukera izango duzue, baldin eta izena ekainaren 19a baino lehen ematen baduzue: batetik, %5eko deskontua ikasturte berriko matrikulazioan; ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ordainketa epeei eta lehentasuna taldeak eratzeko orduan.
Orain matrikulatuz gero, izen ematearekin batera, lehen diru ekarpena ere, hau da, lehenengo ordainketa ere bideratu beharko da:
-120 euro, 240 ordutik gorako ikastaroetan.
-100 euro, 120-240 ordu arteko ikastaroetan.
Matrikulatu eta gerora ikastaroa ez egitea erabakitzen duenarentzat oharra: "aurre-matrikularen %100 itzuliko zaizu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Data horretatik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira".
Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Nagusia, 43
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00 / 16:00-20:00.
607 609 379.
Musikaterapia saioa
Gogoratu bestalde, asteazken honetan, ekainaren 3an, ikastaroa antolatu duela Etumeta AEK euskaltegiak. Musikaterapia saioa, 18:00-19:30 artean Potxoeneko sotoan. Idoia Lekuek bideratuko du hitzordua. Sarrera: euro bat.