GPS-arekin mendian orientatzeko ikastaroa ekainean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 2a, 07:02

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatu du lau saioko ikastaroa, bilguneko kide direnentzat, eta doan. Helburu nagusia, "mendiko orientazioari GPSak ematen dizkion baliabideak erabiltzen ikastea" izango da.

Gehienez 10 lagunentzako tokia egongo da eta apuntatu direnen hurrenkera errespetatuko da. Izen ematea ekainaren 8an itxiko dute. Lehen saioa, hilaren 10ean. Hurrengoak ekainaren 17an eta 24an. 19:00-20:30 artean Potxoenean izango diren hitzordu guztiotan alderdi teorikoa landuko da. Ikastaroa amaitzeko, saio praktiko bat ere iragarri dute antolatzaileek, ekainaren 27rako.

Interesa duenak, izena eman dezala ekainaren 8a baino lehen, andatza@hotmail.com helbidean. Izen abizenak, telefono zenbakia, e-posta helbidea eta izen emate data adierazi beharko dira email bidez. Ikastarora eraman beharrekoak, "kuadernoa, arkatza eta GPSa (garmin)".

Lokiz mendizerrara, ekainaren 14an

Ekainaren 10era arte egongo da zabalik, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek antolatu duten hurrengo irteeran izen emateko epea. Lokiz mendizerrara joateko gonbita luzatzen digute, ekainaren 14an. Zehaztasun gehiago segidan:

Eguna: ekainak 14, igandea.

Abiatzeko hitzordua: goizeko 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Garraioa: autobusez.

Ibilbidea: 18 km. "Irteera honetan Narkue eta Urbisu herriak lotzen dituen ibilbidean Arnaba mendia igoko dugu".

Izen ematea: ekainaren 10a baino lehen, 12 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak daude.

-Otordua, ibilbide amaieran.

-Edaria antolatzaileek eramango dute.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela izatea.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.